Gaixotasun neuromuskularrek gaixotasun-multzo zabal eta heterogeneoa osatzen dute: 150 gaixotasun baino gehiago daude, bakoitza eboluzio eta ezaugarri desberdinekin.
Gaixotasun neuromuskular guztiek muskuluei, nerbioei edo bien arteko loturari eragiten diete. Oro har, jatorri genetikoa dute, endekapenezkoak dira eta maila desberdineko desgaitasuna eragiten dute. Kasu gehienetan, gaixotasunaren eboluzioa muskulu guztiak edo batzuk pixkanaka hondatzean datza. Gaixotasun neuromuskularrek, oro har, ez diete eragiten ahalmen psikiko eta intelektualei.
Hala ere, alde handiak daude gaixotasun hauen artean; izan ere, batzuek oso bilakaera azkarra dute, eta beste batzuek, berriz, progresio motelagoa.
Gaixotasun neuromuskularren beste ezaugarri garrantzitsu bat, ia guztietan ohikoa dena, aurrerapena sendatzen edo geldiarazten duen tratamendu eraginkorrik ez izatea da. Hala ere, osasun-egoera orokorra hobetzeko zenbait ekintza egin daitezke: fisioterapia-saioak, arnasketa-euskarria, kirurgia, etab.