Ongi etorria

Ongi etorri GENEren (Gipuzkoako Gaixo Neuromuskularren Elkartea) webgunera. Gure elkartea 1991. urtean sortu zen, eta gaixotutako pertsonak, haien familiak eta gaixotasun horietan interesa duten pertsona guztiak biltzen ditu.

Hauek dira GENEren helburu nagusiak:

  • Kaltetutako pertsonei eta haien senideei laguntzea.
  • Gaixotasunak eragindako pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
  • Honelako gaixotasunen bat duten pertsonen gizarteratzea lortzea bai hezkuntzan eta bai lanean.
  • Gizartea sentsibilizatzea gaixotasun horiek dituzten arazoen inguruan.
  • Gaixotasun horien ikerketa eta tratamendu egoki eta integrala sustatzea.
fotografierende-1KkhQ8uL28g-unsplash